Segestes

Segestes
errege

Bizitza
JaiotzaK.a. I. mendea
HeriotzaI. mendea ( urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Thusnelda
    Segimundus (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Segimer II. (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Segestes printze keruskoa izan zen. K. a. I. mendearen bigarren erdialdean jaio zen. Augusto Erromatar Inperioko enperadore zela, bera eta bere klana Inperioaren bezero bihurtu ziren. Ez zegoen Arminioren askapen politikarekin batere ados, eta ez zuen bere alaba Thusnelda eta Arminioren arteko ezkontza sekula onartu, beste gizon bati agindua baitzion bere alaba.

Thusnelda

K.o. 15. urtean Germanikok berriz inbaditu zuen Rhin eta Elba ibaien artean zegoen Germania Magnaren zatia. Kaligula enperadorearen aitak Arminioren aurka izan zuen bigarren gudu honetan, erromatarrak Thusnelda bahitu zuen. Hurrengo urtean, Germania Magna konkistatzeko erromatarren azken ahaleginean, Germanikok berriz borrokatu behar izan zuen Arminioren aurka, honek, bere emaztea berreskuratzeko itxaropena zuelarik. Baina ez zuen halakorik lortu. Segestesek, 15. urtean bere alaba erromatarrek bahitua izan zenetik, ez zuen sekula gehiago ikusi. Bere biloba Tumeliko, Ravennan gladiadore bezala prestatu zen eta 30 urte bete aurretik hil zen, itxuraz, gladiadoreen arteko ohiko borroketako batean.

Heriotza

Bere heriotza, bere jaiotza bezala, ez dago batere argi zein urtetan gertatu zen zehazki, baina K.o. I. mendean izan zen edozein kasutan.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1359090
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 166909016
  • GND: 143176110
  • Wd Datuak: Q1359090
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.