Ganalto

Ganalto
Ganaltoko tontorrean dagoen gurutzea
Datu orokorrak
Garaiera900 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°54′52″N 2°50′23″W / 42.91444°N 2.83972°W / 42.91444; -2.83972
MendikateaBadaiako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba

Ganalto edo Ganaltoko Gurutzea Arabako mendebaldeko mendi bat da, Badaiako mendilerroan kokatua, Atxabal-Oroko mendigunearen hegoaldean.

Tontorrean gurutze bat du, hainbat aldiz berriztatua. Ganaltoko lehen gurutzea 1900. urtean jarri zuten, eta zurezkoa zen. 1954an, Manuel Iradier Txangozale Elkarteak eskatuta, burdinazko gurutze bat eraiki zuten Elejalde anaiek, hormigoizko oinarri baten gainean. Gaur egungo gurutzea Iñaki Elejaldek egina da, eta 2003an jarri zuten. 2022ko ekainaren 28an, gurutzea lau hanketatik moztu zuten erreminta bereziekin. Gurutzea berriz ezarri zuten bere tokian, eta, Abogados Cristianos elkarte ultrakatolikoaren salaketaren ondorioz, eraistearen ikerketa judiziala abiatu zen 2023an.[1][2]

Ohiko abiapuntuak

  • Aperregitik: 45 minutuko igoera.
  • Domaikiatik: ordubete eta 15 minutukoa.
  • Otogoiendik: ordubete eta 30 minutukoa.

Erreferentziak

  1. «Ganaltoko gurutzea tontorrera itzuli dute» Alea.eus 2022-06-29 (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  2. «Ganaltoko gurutzearen eraisketari buruzko ikerketa berriz irekitzeko agindu du Arabako Auzitegiak» Berria 2023-03-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).

Ikus, gainera

  • Arabako mendien zerrenda

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12258152
  • Wd Datuak: Q12258152
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba